Child of Eden (Xbox 360, Playstation 3)

Child of Eden (Xbox 360, Playstation 3) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/child-of-eden-xbox-360-playstation-3/@@download/image/2011923975Child_of_Eden.jpg
2011/09/04
kritika
Testua: Testuak: Sergio PeÑa (www.larrabetzu.org/sergio)
121.zenbakia
Zentzumenak aztoratuko dizkizun shooter multisensoriala. Irudi koloretsu itzelak eta doinu musikalak sinkronizatuta, jokalariak mundu kaleidoskopiko batean murgiltzen ditu; esperientzia paregabea bizitzeko aukera! Tetsuya Mizuguchi izen handiko diseinatzaileak sortu du arte lan hau, eta Kinnect periferikoaren bidez eskuekin eta gorputzarekin kontrola daiteke. Laburra den arren, behin eta berriz joka dezakezu, lehenengo aldia balitz bezala.