Chicagoko prostituzioa, ekonomiaren begietatik

Chicagoko prostituzioa, ekonomiaren begietatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chicagoko-prostituzioa-ekonomiaren-begietatik/@@download/image/84p22chicago.jpg
2012/12/13
berria
Chicagoko prostituzioa, ekonomiaren begietatik. Azterketa horixe egin dute Sudhir Alladi Venkatesh eta Steven Levitt ekonomia irakasle polemikazaleek. Ondorioak? Lehenik, prostitutek gainerako herritarrek baino gehiago irabazten dutela: 25 eta 30 dolar artean orduan. Bigarrenik, jarduera arriskutsua dutela, soilik sexu harremanen %25ean erabiltzen baitute kondoia. Hirugarrenik, proxeneten lana onuragarria dela prostitutentzat. Izan ere, "babestu" egiten dituzte, eta norberaren "eraginkortasunaren" araberako soldatak ematen dizkiete prostitutei. Azkenik, errazagoa dela polizia batek prostituta batekin sexu harremanak izatea, poliziak berak prostituta hori bera atxilotzea baino. Ondorioek zeresana emango dute, ziur.