Chevron petrolio ustiategiak eragindako kutsaduragatik ordaindu beharko du

9 bilioi dolar ondaindu beharko ditu Chevron petrolio ustiategiak Venezuelako Lago Agrio eskualdean eragindako kutsaduragatik. Bertako Quichua komunitateak auzitara jo zuen, eta 17 urte eta gero iritsi da epaia. Chevronek helegitea jarriko duela iragarri du, eta indigenek gaitzetsi dute sortutako kalteak "kalkulaezinak" direla. "Guretzat, ezarritako isuna oso txikia da", esan dute. Besteak beste, arnasteko arazoak eragin ditu bertakoen artean.