Chema Madozen 'Gauzen natura' argazki-erakusketa jarri dute Gasteizen

Chema Madozen 'Gauzen natura' argazki-erakusketa jarri dute Gasteizen Irailaren 25era arte bisita daiteke Amarika aretoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chema-madozen-gauzen-natura-argazki-erakusketa-jarri-dute-gasteizen/@@download/image/1 (2).jpg
2022/07/12

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irailaren 25era arte bisita daiteke Amarika aretoan.
Chema Madozen 'Gauzen natura' argazki-erakusketa jarri dute Gasteizen

Chema Madoz argazkilari madrildarraren Gauzen natura erakusketan 1982tik 2016ra bitartean atera eta zuri-beltzean kopiatutako 54 argazki daude. Erakusketaren komisarioa den Oliva Maria Rubioren hitzetan, "bere lanak eguneroko bizitzako objektuetan ezkutatutako alderdiak erakusten dizkigu, eta mundua hobeto ulertzeko leiho bat eskaintzen digu".

Chema Madoz Madrilen jaio zen 1958an. Bere ibilbide artistikoa 1990ean hasi zen, Irudiaren Irakaskuntza Zentroan ikasi ondoren. Reina Sofía Arte Museo Nazionalak atzera begirako lana egin dion Espainiako Estatuko lehen argazkilaria izan da. Erakusketa askotan parte hartu izan du, bai Espainiako Estatuan eta baita nazioartean ere. Hauek izan dira horietako batzuk: Arte Ederren Museoa, Buenos Aires; Kiasma Museum, Helsinki; Netherland Photomuseum, Rotterdam; Hermitage Museum, Kazan; Multimedia Art Museum, Mosku; Arte Garaikideko Museo Nazionala, Txileko Santiago; Museum Für Angewandtekunst, Frankfurt; Museet for Fotokunst, Danimarka. Arlesko Argazkigintza Topaketak, Frantzia; Fundación Joan Miró, Mallorca; Fundación La Pedrera, Bartzelona; eta CCBB, Rio de Janeiro.

Bere ibilbidean hainbat sari ere jaso ditu, besteak beste, Kodak Saria (1991), Argazkigintzako Sari Nazionala (2000), Photo España Saria (2000), Bartolomé Ros Saria (2010) eta Overseas Higasikawa Saria, Japonia (2000). 

Erakusketa Amarika aretoan izango da ikusgai irailaren 25era arte.