Checkmark (Iphone)

Checkmark (Iphone) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/checkmark-iphone/@@download/image/20121176284checkmark.jpg
2012/09/04
kritika
Testua: Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
132.zenbakia
Momentu oro egitekoak dituen horietakoa bazara, aplikazio hau instalatu behar duzu, guztiak egoki kudeatzeko. Zeregin berri bat txertatzeko, data eta ordua idaztea nahikoa da. Kontagailu bat ere konfigura dezakezu, buruan duzun egun hori iristeko zenbat denbora geratzen den ahaztu ez dezazun. Gainera, kategoria desberdinetan sailka daitezke: lana, etxea, eskola, medikua... zita bakoitza atal aproposean txertatu eta burua lasaitu, smartphoneak abisua emango dizu eta!