ChatWatch, mezuak espiatzeko app polemikoa

Polemika sortu du zelatatzeko app berri batek. ChatWatch izena du, eta bi euroren truke, WhatsAppean egindako mugimendu guztiak (azken konexioa, erabilpen maiztasuna, norekin hitz egin den...) kontrolatu ditzake.
Oraingoz, iOS sistema eragilearekin soilik erabil daiteke, baina app ari da Apple mugikorretarako bertsio bat prestatzen ere. Eta nola funtzionatzen du? Bada, "azken aldia" delakoan jasotako informazioa erabiltzen du. Nahiz eta erabiltzaileak aukera hori desaktibatuta izan, WhatsAppen gordeta geratzen da. Gainera, solaskideen arteko informazioa parekatzen du ChatWatchek. Zehazki, denbora tarte berean online egon diren bi erabiltzaileren arteko jarduna aztertzen du. Zure lagunak zelatatzeko prest?