ChatGPT bidez idatzitako pelikulak errealitate bihurtzetik oso hurbil daude

ChatGPT bidez idatzitako pelikulak errealitate bihurtzetik oso hurbil daude Adimen Artifizialeko aplikazioak izugarri azkar eboluzionatzen ari dira eta hamaika erabilera dituzte jada. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chatgpt-bidez-idatzitako-pelikulak-errealitate-bihurtzetik-oso-hurbil-daude/@@download/image/1366_2000.jpeg
2023/03/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Adimen Artifizialeko aplikazioak izugarri azkar eboluzionatzen ari dira eta hamaika erabilera dituzte jada.
ChatGPT bidez idatzitako pelikulak errealitate bihurtzetik oso hurbil daude

Guztion eskura daude gainera eta horrek sekulako iraultza dakar zenbait sektoretan, adibidez gidoilarienean. AAk testuak sortu ditzakeenaren ideia beldurgarria da profesionalentzat, logikoa baita ogibidea galtzearen beldurra izatea. 

Alta, Amerikar gidoilarien elkarteak, teknologiaren txertatzea ezinbestekoa dela uste duenez, ez da azaldu ChatGPT-ak gidoiak idaztearen aurka, beti ere gizakiek gainbegiratzen badituzte. 

Hain da horrela, AAren erabilera arautuko duela adierazi baitu. Honela, ez du gidoiak idazterakoan teknologiaren erabilera erabat debekatu, beste industria askok egin duten moduan. Alderantziz, idazleak AA erabiltzen baimena izango, beti ere laguntza moduan. Baina nola funtzionatuko du?

Gidoia idazteko prozesu osoak gardena izan beharko du eta ezingo da teknologia idazleak ordezkatzeko erabili, hauek izan behar baitute sorkuntzaren kontrol erabateko. AA helduleku bat litzateke soilik, tresna bat gehiago. 

Baina galdera ezinbestean sortzen da, ChatGPT-ak gidoi on bat idatzi al lezake? Amerikako Gidoilarien Elkartearen erabakiak erakusten duenez, oraingoz behintzat ez dirudi AAk gidoi on bat idatzi lezakeenik gizakiaren laguntzarik gabe. Dena den, AA zenbat eta gehiago erabili, orduan eta hobea bihurtzen da algoritmoa. Beraz, gidoilari geroz eta gehiagok aukera hau erabiltzen badute, sistemak gaitasun gehiago eskuratuko du. Laburbilduz, oraingoz ez, baina litekeena da etorkizunean ChatGPTak gidoi bikainak idaztea.