Chastainen zerrenda

Chastainen zerrenda https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chastainen-zerrenda/@@download/image/jessica_chastai_1370527535.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Diana Ackerman idazlearen The Zookeeper's Wife (2007) eleberrian oinarrituta, Zabinski familiaren historia pantaila handira eramango du Panorama ekoiztetxeak. Jan Zabinski Varsoviako zoologikoko zuzendaria zen Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, eta naziak Polonian sartu zirenean, Antonina emazteak eta Ryszard semeak lagunduta ehundaka judutar ezkutatu zituzten zoologikoan. Momentuz, Antonina nork gorpuztuko duen konfirmatu dute: Jessica Chastain izango da. Adi jarraitu beharreko proiektua, beraz.