Charlieren aingeru berriak

Farrah Fawcett, Kate Jackson eta Jaclyn Smith izan ziren jatorrizko aingeruak, 1976 eta 1981 bitartean, ABC katearen Charlie’s Angels telesailean. Cameron Diaz, Drew Barrymore eta Lucy Liuk hartu zieten lekukoa 2000 eta 2003an. Bada beste reboot bat prestatzen ari da Universal ekoiztetxea. Zuzendari lanetarako Elizabeth Banks (Pitch Perfect 2, 2015) zuzendari eta aktorea fitxatu dute, eta gidoiaren tratamendua hasita dago. Oraingoz, baina, ez dago hiru aktore protagonisten berririk...