Cecil hoteleko mamua

Drive (2011) entzutetsuaren zuzendari Nicholas Winding-Refnek Elisa Lam gaztearen kasua pantailaratzeko asmoa du. Iragan otsailean, Los Angelesko Cecil hoteleko segurtasun kamerek hartutako irudietan oso urduri ageri zen Lam, igogailuan ezkutatuta, norbait atzetik balu bezala. Ordutik, desagertutzat eman zuten. Hiru astera, hoteleko ur-zisternan aurkitu zuten neskaren gorpua. Esaten da Richard Ramírez eta Jack Unterweger hiltzaile ezagunek bizileku izan zutela hotela. Eta Elizabeth Short Dahlia Beltza ere bertan ikusi zuten azkenengoz, zatituta agertu aurretik...