CDa, DVDa

Compact Disc-a gure etxeetan sartu zenean, egundoko aurrerapena zela pentsatu genuen. Handik gutxira, berriz, CDa zahartuta geratu zen, DVDa merkaturatu zen eta. Bi disko hauek datu digitalak gordetzeko erabiltzen dira eta biak ala biak neurri berekoak dira, hau da, 12 zentimetroko diametroa dute eta 1,2 milimetroko zabalera. Dena dela, Digital Video Disc-ak CDak baino 8 aldiz informazio gehiago gorde dezake eta are gehiago, informazio hori 20 aldiz azkarrago bidaltzen du ordenagailura. Lasai egon zaitezte, hala ere, DVDaren ondoren, beste sistemaren bat etorriko baita, eta ondoren, beste bat eta ondoren, beste bat