Cave of forgotten dreams

Herzog maisu alemaniarra beste dokumetal deskribaezin horietako batekin dator. Kaskoa eta frontala jantzi, eta gizateriaren altxorrik preziatuenetakotzat hartua den Chauvet kobazuloan barrena bidaia egitea proposatzen digu. Labar-artean ezagutzen diren lanik zaharrenak, duela 32.000 urte eginak, ikusteko eta sentitzeko aukera. Artearen hastapenetara bidaia misteriotsu, zirraragarri eta hunkigarria.