Catapult King

Catapult King https://www.gaztezulo.eus/albisteak/catapult-king/@@download/image/catapult_king_1370512282.jpg
2013/06/10
kritika
Testua: Testua: Sergio PeÑa @segixnet (www.larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android, IOS
141.zenbakia
Catapult King
Printzesa bahituen eta ahotik sua botatzen zuten dragoien garaian girotuta dago puzzle-arcade motako joko entretenigarri hau. Gazteluak eta gu zirikatzen dabiltzan zaldunak birrindu beharko ditugu horretarako katapulta bat erabiliz. Aurrera egin ahala, gainera, gure arma hobetu ahal izango dugu eta gazteluak errazago eraitsi. Sare sozialetan gure puntuazioa lagunekin elkarbanatzeko aukera ematen du, abentura koloretsua da eta hiru dimentsiotan egina dago. Smartphonetarako ere balio duen arren, joko esperientzia askoz hobea da tabletetan.