Carnavi: istiluak Andeetako mendikatean

Caranavi Boliviako hiriburutik, La Pazetik, 175 kilometro dago. Andeetako ekialdeko mendikatean, zehazki. Istilu larriak izan dira bertan herritarren eta polizien artean. Zitriko lantegia beren herrian egitea nahi zuten Caranavikoek, baina beldur ziren ez ote zuten Alto Beni alboko hirian eraikiko. Azkenean, egin egingo dute lantegia Caranavin, baina herritarrek, agintarien azken erabakiaren fio ez zirenez, ia bi astez moztuta eduki dute La Pazerako errepidea, eta liskarretan bi gazte hil dira eta beste hainbat atxilotu dituzte. Herritarrek eskualdeko irratiek emititzeari utzi behar izan diotela eta poliziak gasa erabili duela salatu dute.