Carnage

Yasmina Reza antzerkigile frantziarraren Le dieu du carnage obra arrakastatsuan oinarritua. Bikote bi apartamentu batean batuko dira euren semeek parkean izandako liskarraz hitz egiteko. Zibilizatua dena kontrolaezin bihurtuko da. Polanski maisuak distantzia laburra menderatzen duela erakusten du filmean, eta horretarako, izen eta izan handiko aktoreak ditu; Christoph Waltz tartean.