'Carmen y Lola', Cannes konkistatu duen ijitoen maitasun istorio lesbikoa
Arantxa Echevarría zuzendari bilbotarraren lehen filmak sekulako arrakasta izan du!

Cannes zinema jaialdia konkistatu du Arantxa Echevarría zuzendari bilbotarraren opera primak. Carmen y Lola lehiaketaz kanpo estreinatu dute festibalean, eta kritikak aho batez goratu du bi ijito gazteren maitasun istorio lesbikoa.
Echevarríak sakon ikertu du LGTBIen egoera ijitoen komunitatean, eta istorio errealetan oinarritu da filma egiteko. Ia dokumental bat da, zinema soziala eraikiz. Denak izan dira lehen aldiz errodaje batean, baita protagonisten rolak bete dituzten Rosy Rodríguez (Carmen) eta Zaira Morales (Lola). Jarraian duzue trailerra: