Cardboard: errealitate areagotuaren kartoizko betaurrekoak

‘Smartphone’ bat, kartoi zati batzuk, pazientzia eta esku trebeak baldin badituzu, errealitate areagotuan oinarritutako betaurrekoak egin ditzakezu.
Errealitate areagotua oraindik gure artean finkatzea lortu ez duen teknologia den arren, ezin dugu inondik inora baztertu. Aukera asko eskaintzen ditu, eta, pixkanaka, gure jendartean ere zabalduko da. Arlo askotan hainbat erabilera eman dakizkioke errealitate areagotuari; GAZTEZULOn aipatu genuen Googleren proiektu pontenteenetakoa dela Google Glass betaurrekoena. Proiektu hori uste baino mantsoago doa, batez ere, gailuaren prezio altuagatik, baina pausoak ematen ari da, eta gainontzeko fabrikatzaileak ere Googleren betaurrekoei aurre egiteko euren gailuak lantzen hasiak dira. Google Glass proiektuaren helburua zera da: Android sistema eragile osoa betaurreko batzuetan izatea. Beraz, eskaintzen duen aukerarik interesgarrienetakoa errealitate areagotuaren teknologia da.
Baina, zalantzarik gabe, teknologia horrek jokoen munduan izango du erabiltzaile gehien. Jada merkatuan dira arlo horretara zuzenduta dauden Oculus izeneko betaurrekoak. Errealitate areagotuaren teknologiarekin jolasteko prestatuta dauden jokoekin bakarrik erabili daitezke, baina erabiltzaileak orain arte bizi ez duen esperientzia bizitzeko aukera ematen dute. Adibidez, hegazkin bateko pilotu zaren joko batean, benetako pilotuek ikusten duten guztia ikusteko aukera duzu. Hala, burua eskuinera biratzen baduzu, pilotuaren eskuinean dagoena ikusiko duzu, eta gauza bera gertatuko da ezkerrera, gora edo behera begiratuta. Hau da, errealitate areagotuari eta betaurrekoei esker, pilotuaren azalean inoiz baino gehiago eta modu errealagoan sartzen zara.
Zertaz ari naizen hobeto ulertzeko, Movistarrek atera duen Piloto 360 aplikazioa instalatu dezakezu zure Smartphone-an. Printzipioz, gainontzeko aplikazioak bezala erabili daiteke, baina errealitate areagotuaren baliabide guztiez gozatzeko betaurreko bereziak beharko dituzu. Noski, horiek gaur egun duten prezioa kontutan hartuta, jendea alternatiba bila hasi da. Eta errealitate areagotuan oinarrituta Smartphone-entzako beren beregi garatutako aplikazioak gero eta gehiago direnez, sormenaren bidetik jo eta kartoizko betaurreko batzuk nola fabrikatu daitezkeen azaltzen duten hainbat tutorial agertu dira sarean. Azken finean, Smartphone bat baduzu teknologiarik garestienaren jabe zara, eta falta zaizun bakarra gailua betaurreko moduan erabiltzeko egitura da.
Zuk zeuk egin
Kasu honetan ere, beste hainbatetan bezala, Google inor baino azkarrago ibili da eta DIY (Do it yourself, zuk zeuk egin) Kit-a prestatu du, etxean merke eta erraz errealitate areagoturako kartoizko betaurrekoak egiteko.
Behin zure Cardboard-a eskuetan duzunean, azken pausoa faltako zaizu: aplikazioak probatzea. Teknologia horretaz gozatzeko hainbat aplikazio garatu dituzte jada, baina hasteko egokiena, agian, Googlek berak sortutako Cardboard aplikazioa izan daiteke. Ongi etorri errealitate areagotuaren mundura!

ISS estazioko webcama
ISS Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusten dena, zuzenean, HD kalitatean.

Unofficial Cardboard
Cardboard-ekin lotutako informazio ez ofizizala: aplikazioak, aholkuak...

Harritu gaitu

ISS estazioko webcama
ISS Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusten dena, zuzenean, HD kalitatean.
Informazio bila