Caracas: karriketako haurrak

Caracas: karriketako haurrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/caracas-karriketako-haurrak/@@download/image/1p34-2.jpg
2000/10/06
erreportajea
Goizeder Odriozola
Caracas: karriketako haurrak


Latinoamerikako hirietako kaleetan bizi diren haurren egoera gero eta larriagoa da. Estatuek ez diote arazoari heltzen eta, askotan, beste alde batera begiratzen dute. Zenbait herritan, Brasilen esaterako, gizarte erakundeek salatu dute arazoari aurre egitearren, haurrak hil egiten dituztela. Venezuela ez da salbuespena. Caracas hiriburuko kale, hiribide eta autopistetan haurtxo asko ibiltzen da diru edo janari eske, bizirik jarraitu ahal izateko. Lurrean edo zubi azpian lo egiten dute eta hainbat motatako drogak hartzen dituzte (crack-a, marihuana...).

Miguel haur horietako bat da, hamar urte besterik ez ditu eta Caracaseko Bocaya Hiribideko zubi azpian bizi da. Ez da inoiz eskolara joan, ez daki irakurtzen, ezta idazten ere. Zortzi urterekin etxetik alde egin zuen, gurasoen tratu txarrez nezka-nazka eginda. Dirua lortzearren, lapurretak egin, bere burua prostituitu edo poliziarekin negoziatzen zuen droga saldu ahal izateko. Orain, aldiz, gobernu berriak ezarritako “Aberriko haurrak” izeneko programarekin itxaropena piztu zaio: kaleko haurrei aterpe ematen zaie zenbait etxetan. Ez daude bertan egotera behartuta. Aitzitik, beraiek erabaki behar dute han geratu hala alde egin. Miguel jatera eta irakurtzen eta idazten ikastera joaten da oraingoz eta batzuetan, gaua ere pasatzen du bertan, Dena den, ez du albo batera utzi nahi etxe horietako batean bizitzeko aukera.