Capsula, hiru dimentsiodun rocka

Capsula rock bikoteak Songs & Circuits izeneko lana kaleratu berri du Madrilgo Liliput diskoetxearekin. Coni (ahotsa, sampling-a eta baxua) eta Martin (ahotsa, programazioak eta gitarra) argentinarrek osatzen dute Capsula; 1998an Bilbora iritsi ziren, eta geroztik, Ibaizabal ondoan bizi dira.
Bilbon bizi dira, baina hala ere, bikoteak errepidean pasatzen du denbora luzeena. Izan ere, haientzat, rocka ez da zaletasuna, bizimodua baizik. Bizimodu rockeroa hiru dimentsiotan ulertzen du-te: banda eta artista klasikoekiko maitasuna, etorkizuneko soinuekiko begirunea eta ausardia, oholtzan.
Hiru dimentsio horiek nabarmen ageri dira Songs & Circuits azken diskoko kantetan. Hau da, David Bowie eta Velvet Underground klasikoen zantzuak badira, baina doinua erabat eguneratuta dago. Askok Stooges mitikoen eta Sonic Youth zaratatsuen arteko nahasketa direla diote. 60ko hamarkadako bandak eta Alemaniako 70eko hamarkadako kraut rocka ere atsegin dituzte.
Hasieran, baina, giro eta erritmo elektronikoak uztartzen zituzten rock zaletasunarekin. Alde elektronikoa ez dute erabat baztertu, eta gaur egun ere, ahalegina egiten dute gitarren indarrarekin atmosfera horiek lortzeko.
Zuzenean
Capsularen rock gordina zuzenekoetan gozatzen da ondoen kontzertuetan bateria jotzailea ere izaten dute. Lehen esan bezala, bikoteak denbora luzea pasatzen du errepidean. Kontzertuen ondorioa da, noski. Orain arte, Songs & Circuits diskoko abestiak hamaika tokitan aurkeztu dituzte: Valentzia, Malaga, Bordele, Donostia, Bilbo eta Andoainen, besteak beste. Laster, Murtzian, Badalonan, Madrilen eta Okzitaniako Tolosan ariko dira. Izan ere, taldekideen iritziz, Capsula zuzeneko banda da: errepidean ez dabilen banda ez da ezer.