Cannes eta Netflix, behin betiko dibortzioa

Cannes eta Netflix, behin betiko dibortzioa Plataforma digitalak hautagaitza guztiak erretiratu ditu, eta ez du filmik aurkeztuko zinema jaialdira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cannes-eta-netflix-behin-betiko-dibortzioa/@@download/image/netflix-cannes.png
2018/04/12
berria
Plataforma digitalak hautagaitza guztiak erretiratu ditu, eta ez du filmik aurkeztuko zinema jaialdira.
Cannes eta Netflix, behin betiko dibortzioa

Behin betiko hautsi dute harremana Netflix plataformak eta Cannes zinema jaialdiak. Iaz polemika handia sortu zuen Sail Ofizialera aurkeztutako Okja eta The Meyerowitz Stories Netflixeko filmak, pelikula ez zelako zinema aretoetan aurkeztu; horren harira, jaialdiak erabaki du aurrerantzean ezingo direla Sail Ofizialean lehiatu zinema aretoetan estreinatzen ez diren filmak. Hain zuzen, gaur jakinaraziko dute zeintzuk diren aurtengo edizioko Sail Ofizialean lehiatuko diren filmak; jaialdia maiatzaren 8tik 19ra bitarte egingo dute.

 

 

Erabaki horren aurrean, Netflixek erabat hautsi du jaialdiarekin, eta gainontzeko sailetara aurkeztu behar zituen hautagaitza guztiak erretiratu ditu. Plataformak adierazi duenez, ez du inolako arazorik bere filmak Frantziako zinema aretoetan estreinatzeko, baina ez dute uste bidezkoa denik hiru urte itxaron behar izatea Interneten zabaltzeko, lege frantsesak zehazten duen moduan. Asko dira uste dutenak lege hori zaharkituta gelditu dela, eta itxarote epea laburragoa izan beharko lukeela. Eta zuek, zer uste duzue?