Canfesiones de un don nadie

Moviedisco disketxearen Friky Records azpizigiluak Miki Ramirez kantari madrildarraren lehen diskoa kaleratu du. Zeresana emango duten hamaika abesti dira, irrati formula aurre-programatuetan arrakasta izateko txartel asko dituztenak. Pop-a, jazza, rumba pittin bat, bossa eta rocka nahastuta, Antonio Vega bezalakoen iturritik edanez, aintzat hartzeko moduko lan pertsonala egin du Ramirezek.