Campinga zintzilik

Tentsile izenarekin merkaturatu duten hibridoa camping denda eta hamaka moduko zerbait da aldi berean, zuhaitz enborretatik zintzilika daitekeena. Baditu bere abantailak: zomorro eta narrastiek zailagoa dute sartzea, eta area eta hostoak ere ez dira pilatzen. Baina kontuz mugimendu erritmiko eta errepikakorrekin... badakizue... ez dago amortiguaziorik ezta diskreziorik ere!