CAMPING SHAABI

Belgikako Antwerp eskualdeak harribitxi ugari ditu ezkutatuta, eta horietako bat da Think Of One taldea. Marokoko Shaabi erritmoa (bereber jatorriko erritmoa da) topatuko duzue talde honen musikaren oinarrian. Hala ere, taldekideek gustuko dituzten hainbat doinurekin jantzi dute erritmo hori: jazza, punka, rocka, duba, rapa
Emaitza: musika koloretsua eta bizia. Abesteko garaian ere hainbat hizkuntza erabili dituzte (arabiera, frantsesa eta flandiarra, besteak beste). Aurreko diskoan Brasilgo erritmoak landu bazituzten, oraingoan Shaabi erritmoen eta Europa/Amerikako erritmoen arteko zubiak eraiki dituzte.