Camila Cabellok bere kubatar jatorria inoiz baino ageriago utzi du abesti berrian

Camila Cabellok bere kubatar jatorria inoiz baino ageriago utzi du abesti berrian "Don't go yet" abestia burutik ezin kenduta nabil. Izan ere, Camila Cabello, kubatar-estatubatuarrak erritmo itsaskorrekin eta dantza inprobisatuekin bere jatorrietara garamatza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/camila-cabellok-bere-kubatar-jatorria-inoiz-baino-ageriago-utzi-du-abesti-berrian/@@download/image/12eafdf9f17f5ba32940c4ae1ce40058.jpeg
2021/08/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Don't go yet" abestia burutik ezin kenduta nabil. Izan ere, Camila Cabello, kubatar-estatubatuarrak erritmo itsaskorrekin eta dantza inprobisatuekin bere jatorrietara garamatza.
Camila Cabellok bere kubatar jatorria inoiz baino ageriago utzi du abesti berrian

Gainera, 24 urterekin, Fith Harmony taldeko kide ohiak Kubaren aldeko, osasun mentala zaintzearen aldeko eta baita etorkin bezala munduan dagoen aberastasun kulturalaren aldeko aldarriak ere egin ditu. "Egiten dudan guztiak emakume latino bat izatearen harrotasuna islatzen du. Nire DNAn dago eta nire inguruan" aipatu du Cabellok elkarrizketa batean. 

Erritmo tropikalak beti egon dira bere musikan eta oraingoan Don't go yet abestian zenbait esaldi gaztelaniaz ere sartu ditu, Kubari erreferentzia eginez. 

Honela, musikaren bitatez aniztasun kulturala ospatzen du Kubatarrak. Pandemia dela eta konfinatu behar izatean, etxean egiten ziren ospakizunez gogoratu da, non belaunaldi ezberdinetako senitartekoak elkartu ohi ziren mahai beraren bueltan. Energia hura helarazi nahi izan du abesti berri honekin. 

Bideoklipa bera umorez gainezka dago, adin eta mota guztietako pertsonak azaltzen direlarik. Artistak aipatu du diskoa aurten argitaratuko dela, nahiz eta oraindik ez duen data zehatzik jakinarazi. 

 

Cabelloren nortasuna ez da bakarrik musikan islatzen ordea. Bere fisikoaren inguruko kritikei erantzun die sare sozialen bitartez. 

"Hondartzan, korrika edo nire bizitza, beste edozein pertsonak bezala, egiten ari naizenean argazkiak atera eta argitaratzen dizkidatenek nire pribatutasunaren bortxaketa bat egiten dute eta ez da batere gustagarria. Nire logelan sartuko balira bezala da". 

"Esperientzia are eta desatseginagoa bilakatzen da batzuk ohartzen direnean beste edozein emakume bezalakoa naizela. Sabela puzten zait, inperkezioak ditu mundu guztiak bezala. Oso zaila da. Iruzkin batzuk oso gaizki sentiarazi naute. Nik osasuntsu jatean sinesten dut, osasuntsu egoteko mugitzean, baina osasun mentala zaindu behar dela ere uste dut eta eraso toxikoen aurrean defendatu". 

Alta, bere azken hitzak aipatuz norbere burua maitatu behar dela, gaztetxoenak babesteko egin duela aipatu du. Izan ere, azpimarratu nahi izan du orain mundu guztiak perfektua dirudiela sare sozialetan, baina hori ez dela egia.