Camaron **

Jose Monge Cruz Camaron de la Isla flamenko-musikari handiaren bizipen gazi-gezak kontatzen ditu Jaime Chavarri zinemagileak pelikula honetan. Flamenkoa goitik behera eraberrituz, era guztietako tabuak apurtu zituen Camaronek, eta borroka gogor horrek isla zuzena izan zuen haren musikan. Filmean, Paco de Lucia, Tomatito eta garaiko beste musikari fin ugari ere ageri dira. Dolores La Chispa emaztearekin izan zuen harreman gatazkatsuak ere garrantzi handia du istorioan. Arrakasta lortu ondoren, drogen tentazioa saihestu ezinik, heriotzaren magalera erori zen Camaron. Oscar Jaenadak jokatzen du protagonistaren rola, eta lan horrexegatik aktore onenaren Goya saria irabazi zuen. Jaime Chavarrik A un Dios desconocido eta Las bicicletas son para el verano txukunen egileazuzendu zuen filma, baina emaitza ez da bete-betea.