Call of Duty 4: Modern warfare (Xbox 360, PS3, PC, NDS)

Call of Duty 4: Modern warfare (Xbox 360, PS3, PC, NDS) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/call-of-duty-4-modern-warfare-xbox-360-ps3-pc-nds/@@download/image/80p16callof.jpg
2007/12/04
kritika
Testua: Sergio Peña
80.zenbakia
Iritsi da, luzaroan zain egon ondoren, shooter honen laugarren zatia, itxura berriarekin. Bigarren Mundu Gerra alde batera utzita, gaur egungo gerretan murgilduko gaitu jokoak. AEBetako marine baten eta Britainia Handiko S.A.S. baten larruan ariko gara, hondamendi nuklear bat ekiditeko. Pasarte zinematografikoak biziko ditugu, eta benetako gudazelai batean gaudela sentiaraziko digu joko izugarri honek.