CAF, Jerusalemgo tranbia proiektuan parte hartzearen aurka

CAF, Jerusalemgo tranbia proiektuan parte hartzearen aurka Langile batzordeak aho batez hartu du erabakia; ez dute proiektua onartuko, Israelek lurralde okupatuetan duen politika salatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/caf-jerusalemgo-tranbia-proiektuan-parte-hartzearen-aurka/@@download/image/CAF-West-Midlands-Abellio-800x373.jpg
2019/01/31
albiste-laburra
Langile batzordeak aho batez hartu du erabakia; ez dute proiektua onartuko, Israelek lurralde okupatuetan duen politika salatzeko.
CAF, Jerusalemgo tranbia proiektuan parte hartzearen aurka

Denak ez du balio negoziaketetan, eta hori erakutsi dute CAFeko langileek. Hain zuzen, Israelekin negoziaketetan sartuta dago enpresa, eta nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan ez parte hartzeko eskubidea dutela gogorarazi dio langile batzordeak enpresako zuzendaritzari, alegia, herrialdeak lurralde okupatuetan duen politikaren aurrean, tranbia linea hori egitearen kontra agertu dira.

Aho batez erabaki dute langileek proiektuaren aurka egitea, Jerusalemek Palestinako lurrak desjabetuko dituela argudiatuz. Idatzian azpimarratzen dutenez, palestinarrek erabat baztertu dute proiektua, eta lan hori egiteak Euskal Herrian zein mundu osoan gaitzespen sozial handia eragingo lukeela gogoratu dute.

Bestalde, proiektua legez kontrakoa dela adierazi dute, bai trazatuagatik, bai diskriminatzailea delako eta Palestinako lurretan kolonoek modu esklusiboan erabiltzeko izango delako.