CAF-Elhuyar sariak martxan!

CAF-Elhuyar sariak martxan! Zientzia-kazetaria zara? 2.000 euroko saria jokoan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/caf-elhuyar-sariak-martxan/@@download/image/CAF-Elhuyar-2018 kartela txiki.jpg
2018/01/18
albiste-laburra
Zientzia-kazetaria zara? 2.000 euroko saria jokoan!
CAF-Elhuyar sariak martxan!

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak, eta zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea bultzatuko dituzte beste behin. Aurten ere, izango da NEIKER sari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.

Kategoria hauek ditu sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten ere NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. 

  Deskargatu oinarriak hemen.