'CADOUL DE CRACIUN' filma saritu dute

1989ko abenduaren 20a. Timisoara hirian, Ceausescu-ren errepresio odoltsua gertatu eta egun gutxira. Aita baten arratsalde lasaia egiazko proba zail bilakatu da; izan ere, semeak Santa Klausi eskutitza bidali diola jakin du. Eta zer eskatu ote dio? Bada haurrak uste du aitaren ametsa Ceausescu hilik ikustea dela. Argumentu bitxi hori da Errumania eta Euskal Herriaren arteko koprodukziotik sortutako Cadoul de Craciun (The Christmas Gift) filmaren abiapuntua. Bogdan Muresanuk zuzendutako lana Kinotopia eta Mailuki Films etxeek ekoitzia da, azkena euskal herritarra. Hain zuzen, Clermont Cour jaialdian Nazioarteko Film Onenaren Saria eskuratu berri du. Zorionak!