Cadavre Exquis, Bilboko Okela Sormen Lantegian

Cadavre Exquis, Bilboko Okela Sormen Lantegian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cadavre-exquis-bilboko-okela-sormen-lantegian/@@download/image/loraldia_1459931141.jpg
2016/04/06
berria
Cadavre Exquis, Bilboko Okela Sormen Lantegian
Apirilaren 9an eta Loraldia festibalaren baitan zabalduko dute metodologia berezi bati jarraiki sorturiko erakusketa kolektibo hau, orotara bederatzi artisten sinadura daramana

Garazi Ansa arte kritikariak ezohiko erakusketa honetarako propio sorturiko testuak metodologia berezi horren nondik norakoak apur bat argitzeko balio du, eta Cadavre Exquis honen joko izaera iradokitzen du:

"Jokoaren arauak, honakoak:
1) Zeure eskuetara iritsi aurretik sorturikoak, itzalpean, ezkutuan jarraitu behar du; ezin ikus
dezakezu.
2) Soilik bistan, azken ekarpena duzu.
3) Zeure ondoren datorrenak ere, zeure kontrolpetik urrun jarraitzen du, itzalpean, ezkutuan"

Ansak berak dioenez, 1925. urtearen buelta omen zen Parisko Château kaleko 54. zenbakiko etxe zaharrean Marcel Duchamp, André Bretón eta beste zenbait lagun elkartu ostean, hitz jokotan hasi eta Le cadavre exquis boira le vin nouveau esaldia sortu zenekoa. Hortik, jokoaren beraren izena: Cadavre exquis; orain, Bilboko Zumarraga plazako 3.era ekarria.

Iago Rey, Txuspo Poyo, Leire Muñoz, Lorea Alfaro, Jon Otamendi, Patxi Araujo, Carlos García Peláez, Maite Vélaz eta Matxalen Oñate artisten obra honi buruz gehiago jakin eta gozatu nahi duenak bertaratzea besterik ez du!