Cabeza de vaca

Cabeza de vaca https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cabeza-de-vaca/@@download/image/Evilhorse_Cabeza_De_Vaca.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Evilhorse
135.zenbakia
Esploratzaile andana dabil Katalunia inguruko oihan beltz eta zingiratsuetan galduta, lurralde berrien bila joan eta bertan harrapatuta. Alvar Nuñez ‘Caveza de Vaca’ konkistatzailea inspirazio iturri hartu du Evilhorse taldeak lehenengo lanean. Iaz aipatu genituen Warchetyperekin batera Bartzelona aldeko Doom eszenaren buruan egoteko moduan da hirukote hau. Hiru abesti astun eta luzez osatutako ordu erdi eskaseko disko laburrak paraje ilunetan zehar bidaiatzen du konkista ondoko garai latzetarantz, gizakiaren urre eta fama egarriak herriak osoki suntsitu zituen arora.