'Bziber' lehiaketa martxan Tik Tok eta Instagramen!

'Bziber' lehiaketa martxan Tik Tok eta Instagramen! Azkue Fundazioak Bziber lehiaketa abiatuko du gazteek euskarazko edukiak sor eta argitara ditzaten Interneten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bziber-lehiaketa-martxan-tik-tok-eta-instagramen/@@download/image/bziber_logo.jpg
2020/07/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Azkue Fundazioak Bziber lehiaketa abiatuko du gazteek euskarazko edukiak sor eta argitara ditzaten Interneten.
'Bziber' lehiaketa martxan Tik Tok eta Instagramen!

Bziber lehiaketa Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta sare sozialetan oinarritzen da, batik bat Tik Tok sarean. Azkue Fundazioak jarri du martxan, euskarazko edukiak sor eta argitara daitezen Interneten.

Bi astetan, uztailaren 9tik 15era bitarteanEdurne Azkarate aktoreak erronkak proposatuko dizkie Bizkaiko gazteei proba horiek egin ditzaten. Behin lau proba horiek gaindituta, Iphone 8en zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Horretaz gainera, Gazteako kide eta ETBko aurpegi ezagun Ainhoa Etxeberria eta Egoitz Txurruka Txurru lehiaketaren jarraitzaile nabarmenak izango dira.