Bypass

Xabi Bartzelonan bizi da haurdun dagoen neskalagunarekin. Maria txikitako laguna ospitalean hiltzear dagoela jakitean, Euskal Herrira bueltatuko da. Bidean jakingo du Mariak beti maite izan duela eta, neskak mundu hau pozik lasai utz dezan, berarekin maiteminduta dagoela esango dio. Maria ez da hilko, ordea, eta hor hasiko dira komeriak. Euskal aktore gazte erakargarrienak batzen dituen komedia erromantikoa.