“Buscando una salida” ****

“Buscando una salida” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/buscando-una-salida/@@download/image/ras_miguel_&_rastafari.jpg
2010/03/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Ras Miguel & Tafari
105.zenbakia
“Buscando una salida” ****
Jamaikar musikak gero eta zale gehiago ditu Euskal Herrian, neurri handi batean sarearen bidezko zabalkundeari esker. Horrek, ordea, ez du reggae talde berri askoren sorrera ekarri. Orain aurkezten dugun honek urteak daramatza eszenatokietan kontzertuak ematen baina orain ikusi dute diskoa kaleratzeko aukera aproposa. Horrelako egitasmo baten alde egingo duen diskoetxearen faltan, auto-ekoizpenaz baliatu dira eta euren baratzean maitasun eta duintasun handiz ereindako 12 hazi eder eskaintzen dizkigute. Roberto Sanchezek nahastuta eta Ibon Larruzearen laguntzarekin, reggae zuzena gazteleraz.