Burusoil izateari utzi McDonaldseko patatak jaten; egia ote?
Aste honetan hainbat komunikabidek eman dute albistea; dirudienez, McDonalds janari-kateko patata frijituek badute burusoiltasunarekin akabatzeko erremedio bat. Baina, egia ote da?
![]()
Yokohamako Unibertsitateko (Japonia) zientzialari batzuen ikerketaren arabera, McDonaldseko patatek badute elementu bat dimetilpolisiloxano izenekoa; enpresak patatak frijitzeko orduan erabiltzen du sustantzia hau. Dirudienez, frijitzeko ez ezik, ilea sortzeko ere balio du. Baina kontuz; horrek ez du esan nahi McDonaldesko patatak janda ilea haziko zaigunik!
Zientzialari japoniarrek arratoiekin egin dituzte lehenengo frogak, eta dirudienez, burusoiltasuna sendatzeko erremedioa laster izango da errealitate bat. Bitartean, gogoratu; janari-kate horietako patatak jaten badituzu, zoritxarrez, haziko den gauza bakarra zure ipurdia izango da!
McDonaldseko patata frijituak jan dituzten hainbat famatu:

Jude Law

Elon Musk (Tesla)

Mel Gibson

Rafa Nadal

John Travolta
