Burua jateko estropada iritsi da

18:00etan jokatuko dute Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkapen estropada. Erlojuz kontra ariko dira guztiak eta zazpik lortuko dute datozen bi igandeetan Donostian arraun egiteko txartela.
Urduritasunaren estropada deitu ohi diote arraunlariek beraiek, zazpi txartel baino ez dituztelako banatuko Donostiako taldeak ziurtatua du aldez aurretik- eta hamar traineru inguru parekatuta samar ibili dira denboraldi osoan. Liga nagusiari erreparatuta, Urdaibaik, Oriok, San Juanek eta Castrok barruan beharko lukete. Baita Kaikuk ere. Jose Luis Kortaren taldea Ligan erdipurdi ibili bada ere, arraunlari indartsuenak tostetan izan direnean Ligako arauengatik hori bakarrik Bizkaia, Euskadi eta Espainiako txapelketetan egin ahal izan dute- nagusi izan da eta Donostiako uretan ere nahi dituen arraunlariekin osatu ahal izango du koadrila Ortzaikakoak. Izan ere, Kontxan ez dituzte berezko arraunlari klubean hazitakoak- kopuru jakin bat bete behar.
Bost talde horietatik gertu samar dago San Pedro. Libia ontzia zortzigarren dago Ligan, baina azken estropadak gorago bukatu dituzte; sasoiko dauden seinale. Pedreñak, Tiranek, Astillerok eta Hondarribiak ere irailaren 5ean eta 12an Kontxan lehiatzea dute buruan. Denentzako, ordea, ez dago tokirik.
Emakumezkoen sailkatze estropada larunbatean, hilak 11, izango da, estropadaren bezperan hain zuzen.