Buru-osasunaren inguruko 'Korapiloak' podcasta sortu dute

Buru-osasunaren inguruko 'Korapiloak' podcasta sortu dute Iñigo Antsorregik gidatuko du elkarrizketa podcasta, eta lehen atalean Sara Azurza musikaria gonbidatu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/buru-osasunaren-inguruko-korapiloak-podcasta-sortu-dute/@@download/image/20221018125433_eitbpodkast-korapiloak_foto610x342.jpg
2022/10/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Iñigo Antsorregik gidatuko du elkarrizketa podcasta, eta lehen atalean Sara Azurza musikaria gonbidatu du.
Buru-osasunaren inguruko 'Korapiloak' podcasta sortu dute

EITBPodkast atariak buru osasunaren inguruko Korapiloak podcasta kaleratu du, Iñigo Antsorregi azkoitiarrak gidatuta. Elkarrizketa podcasta izango da, ETB1eko Biba Zuek! saioan egiten duen atalaren osagarri. 

Buruko osasunari arreta gutxi ematen zaiola baina "korapiloak betidanik izan ditugula" eta, korapilo horiek askatzen saiatuko da Antsorregi podcast honen bidez, aldarte onetik eta umoretik. Antsorregik berak gai honen inguruko lanketan dihardu azkenaldian, eta Nire minaren etxea liburua argitaratu berri du, izan zuen depresio aldiaren kontakizuna biltzen duena. 

 Lehen atalean, Sara Azurza musikaria izan da elkarrizketatua. 2018an Bartzelonan bizitzen eta ikasten ari zela, antsietatearekin arazoak izaten hasi zen donostiarra. Gertatzen zitzaiona zer zen ondo jakin gabe, homeopata batekin kontsultan hasitakoan jarri ahal izan zion izena gertatu zitzaion guztiari. Horrek hobera egiten lagundu zion, baita ingurukoekin gaiaz hitz egiten ere. Gaiaren inguruko abestia ere sortu zuen, Ez ohildu izenekoa. 

SARA AZURZA: “Abestiak idazterakoan gehienetan zure barne-mundua ari zara besteei erakusten”

Asteartero atal berri bat argitaratuko da, urte amaierara arte.