Burnout Paradise (PC, PS3, Xbox 360)

Paradise hirira garamatza gidatzera Arcade joko honek. Trafikoz beteriko kaleak, mendi-errepideak eta autopistak izango dira gure auto eta motorrekin gurutzatu beharreko eszenatokiak. Lasterketak irabazteko garrantzitsua da biderik laburrena aukeratzen asmatzea, baina baita proba motaren araberako auto egokia aukeratzea ere. Talkak eta bestelako trikimailuak ere balia ditzakezu zure alde.