Burni lapurrak

Burni lapurrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burni-lapurrak/@@download/image/24p30-4.jpg
2012/12/13
berria
Malaria gaixotasun kutsakor hedatuenetakoa da munduan. Zenbait eltxok, ziztada bidez, Plasmodium falciparum bizkarroia kutsatu eta gaixotasuna eragiten dute. Bizkarroi honek burdina behar du hazteko. Horregatik, gaixoaren globulu gorriei erasotzen die, burdina baitu haien hemoglobinak. Ikerlari batzuek aztertu dutenez, trioxano izeneko molekulen bidez, burdina berreskura daiteke, bizkarroiari ohostuta. Trioxanok bizkarroiari burdina lapurtuz gero, hau ahuldu eta hil egiten da.