Burn

Burn https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burn/@@download/image/Titan_Burn.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Haize Galarraga
Titan
133.zenbakia
Zertarako ibili talde berrien bila genero bakoitzeko aitzindariak entzutearekin musikaren espektro osoa hartzeko aukera badugu? Noizean behin Titan-ek emandako bizi-poza bezalakoak jaso ahal izateko, noski. Ordubetean metal talde bat post, sludge edota hardcorea uztartuz zer emateko gai den ulertzeko, entzun arretaz kanadiar hauek atera duten lehen iraupen luzeko lana. Atsedenik hartu gabe, Burnek darion intentsitateak kutsatuko gaitu, eta Burn abestiaren nota bakarreko gitarra rifak behin eta berriz etorriko zaizkigu burura diskoa entzuteari laga eta gero. Aurtengo metal proposamen interesgarrienetakoa.