Burlesque

Eguberri garaian ohikoa izaten da musikalen bat aretoetara iristea. Ba hemen da aurtengoa, Christina Aguilera kantariaren zeluloiderako jauzia. Alik herria utzi eta Los Angelesera alde egingo du, artista bilakatu asmoz. Zerbitzari lanetan hasiko da zuzeneko ikuskizunak egiten diren taberna batean eta ez du etsiko jabeak eszenatokira igotzeko aukera emango dion arte. Irratietarako arrakastaren bat utziko du behintzat.