Buried filma iritsi da zinema aretoetara

Rodrigo Cortesek zuzendutako pelikula oihartzun handia izaten ari da. Irakurri Aitor Abaroa GAZTEZULOren zinema adituak filmari buruz idatzirikoa.
Fitxa:
Izenburua: Buried
Zuzendaria: Rodrigo Cortes
Aktorea: Ryan Reynolds, Robert Patterson
Iraupena: 93 minutu
Aretoak: Gasteiz (Abaco Boulevard, Florida), Bilbo (Capitol, Golem Alondegia) Barakaldo (Max Ocio, Yelmo Pegapark), Getxo (Lauren Getxo), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa eta Principe), Irun (Txingudi), Usurbil (Cinebox), Iruñea (Golem Baiona eta Golem La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa)
Hilkutxa bat, itxita, lurperatuta. Gizon bat, barruan. Ordu eta erdi oxigenoa amaitzeko. Txiskero bat eta telefono mugikorra. Listo, horiexek osagaiak. Atzamarrak txupatzeko moduko platerik egiterik bai? Eskas antzean, hala? Bada Rodrigo Cortesek zinezale gourmet oro txunditzeko moduko txefa dela erakutsi digu Zinemaldiko Zabaltegi sailean. Osagai gutxi izan arren, elaborazioa landua bada, zaindu, mamitua, goi-mailako platera presta daitekeela erakutsi digu. Hori bai, helburua zein den argi badaukagu.
Sarri, teknikoki erronka berri bat planteatzen duten filmen aurrean jarrera ezkorra izaten dugu ikusleok: "Ba, ziur film bat horrela egiten lehena izatearren egin duela...". Ez gaitezen engainatu, film honen helburua, zuzendariaren helburua, ez da filma egitea. Erronka teknikoa baliabide hutsa da benetako helburua lortzeko, hau da, ikuslea ordu eta erdiz itotzeko. Eta onartu behar da, ezinhobeto lortzen duela filmak ikuslea gogaitzea, honi barrenak nahastea. Tentsioa aguanta ezina bihurtzen da minutuek aurrera egin ahala. Lan horretan, bi faktore aipatuko nituzke.
Lehenengoa, zinearen lege garrantzitsuenetakoa: "Ikusten ez dena, iradokitzaileagoa da". Fisikoki kutxa barruan egongo gara 90 minutuz, baina telefono dei bakoitzarekin ikuslearen imajinazioak hegan egiten du, eta film batek horretarako bidea ematen duenean, asko irabazten du.
Bigarrena, Ryan Reynoldsek sinesgarritasun osoz gorpuzten duen Paul Conroyrekin ikusleak lortzen duen mimetizazioa: % 100. Ikusleak Conroyk ikusten duena ikusten du, entzuten du, ez gehiago, ez gutxiago. Informazio bera dute. Hala, pertsonaiaren agonia ikuslearen agonia bihurtzen da. Ez dago ihesbiderik, ez dago atseden hartzerik.
Eta horri faktura teknikoa gehitu behar diogu. Bi metro koadroko espazioan nola lortu planoak ez errepikatzea? Posible al da? Posible al da plano fijoa ez den ezer errodatzea? Bai, antza. Kamera sorbaldan, travellingak... Azalpenak sobera daude. Onena, ikustea eta gozatzea. Beno, ikustea, sufritzea eta gozatzea.