Burger King-ek berriro erabiltzeko ontziak probatuko ditu 2021. urtean zehar

Burger King-ek berriro erabiltzeko ontziak probatuko ditu 2021. urtean zehar Burger King, Loop erakundearekin, hau da, ontziraketa zerbitzu zirkularreko erakundearekin, elkartu da bere janari eta edariak, berriro erabiltzeko ontzietan merkaturatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burger-king-ek-berriro-erabiltzeko-ontziak-probatuko-ditu-2021-urtean-zehar/@@download/image/burger-king-loop-00-700x405.png
2020/10/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Burger King, Loop erakundearekin, hau da, ontziraketa zerbitzu zirkularreko erakundearekin, elkartu da bere janari eta edariak, berriro erabiltzeko ontzietan merkaturatzeko.
Burger King-ek berriro erabiltzeko ontziak probatuko ditu 2021. urtean zehar

Honela, datorren urtetik aurrera, New York, Portland eta Tokioko hainbat jatetxetan bezeroei berriro erabiltzeko ontzietan hanburgesak, edariak eta kafea eskuratzeko aukera eskainiko zaie. 

Ontzi hauen aldeko apustua egiten duten bezeroei gordailu txiki bat kobratuko zaie (konpainiak oraindik ez du esan zenbatekoa izango den) euren erosketa egiten duten unean, eta berriz itzuliko zaie ontzi horiek jatetxeko biltze sistemaren bitartez itzultzen dituztenean. Momentu horretan, ontziak Loop erakundeak jasoko ditu ea hauek garbitu eta desinfektatzeaz arduratu, berriz ere Burger King-eko jatetxeetan erabiltzeko. 

Ekimen hau Burger King-en jasangarritasunaren aldeko konpromisoaren barruan sartzen da. Erakundeak jasangarritasunean inbertsio handiak burutzen ari da elikadura industriak sortzen dituen zaborrak gutxitzeko helburuarekin. 

Ez dago dudarik proiektu pilotu hau albiste ona dela janari azkarraren industrian. Izan ere, Burger King eta bestelakoek zabor amaiezinak sortzen dituzte euren erabilera bakarreko ontziekin. Burger King bezala, Loop erakundearekin elkarlanean ari da McDonalds ere. Azken honek iragarri duenez, berriz erabiltzeko edalontziak erabiltzen hasiko da Erresuma Batuan.