Burdinezko bikoteak handia egin du berriz ere

Burdinezko bikoteak handia egin du berriz ere https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burdinezko-bikoteak-handia-egin-du-berriz-ere/@@download/image/20106282637enekollanos.jpg
2012/12/13
berria
Burdinezko bikoteak handia egin du berriz ere
Eneko Llanosek eta Virginia Berasategik Europako Triatloi Txapelketa irabazi dute, Gasteizen. Llanosek korrikako saioan utzi zituen atzean lehiakideak eta Martin Jensen danimarkarra bigarren sailkatu zen. Virginia Berasategiri dagokionez, ez zen lehenengo tokian atera uretatik, baina bizikleta gainean lortu zuen lasterketaren buruan jartzea -Jodie Swallow ingelesari aurrea hartuta- eta bakar-bakarrik egin zuen korrika saioa.

Peru Alfaro hernaniarra ere bikain ibili zen larunbateko lasterketan, baina epaileek kanporatu zuten txirrindularitza proban lehiakide baten gurpilean joan zelakoan tarte batez. Parte hartzaile guztiek lau kilometro igerian, 120 kilometro bizikleta gainean eta 40 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Bi urte barru Munduko Txapelketa antolatuko dute Gasteizen bertan.