Burdinazko damarentzat urrezko oscarra?

Burdinazko damarentzat urrezko oscarra? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burdinazko-damarentzat-urrezko-oscarra/@@download/image/20101156608Meryl_Streep_Margaret_Thatcher.jpg
2012/12/13
berria
Burdinazko damarentzat urrezko oscarra?
Britainia Handiak izan duen politikaririk esanguratsuenaren bizitza pantaila handian ikusteko aukera izan genezake laster. Zurrumurruen arabera, Meryl Streep Margaret Thatcherren azalean jarriko da, Mamma Mia! (2008) musikalean zuzendari izan zuen Phyllida Lloyden esanetara. Filma oraindik proiektua baino ez bada ere, Helen Mirrenek The Queen (2006) zorrotzarekin lortu legez, Streepentzat hirugarren Oscarra eskatzen duenik bada dagoeneko! 17. izendapena jasoko lukeela esatea apustu ziurra da, ordea.