Burdel ekologista

Ditxosozko krisia dela eta, bezeroak erakarri nahian, eskaintza hoberena nork egingo lehian dabiltza ostalariak. Originaletan originalena Berlingo Maison d´envie burdeleko nagusiak izan du, interes ekonomikoak ardura ekologikoekin uztartu ditu eta: lokalera garraio publikoa erabilita edota bizikletaz iristen direnei deskontua egiten die. Egunean lauzpabost bezerok etekina ateratzen diote eskaintzari eta, antza, auto-ilarak iraganeko kontua dira jada. Nagusia eta bezeroak pozik. Inork galdetu al die bertako langileei?