Burbuilan bidaiatu

Burbuilan bidaiatu https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
Burbuilan bidaiatu
Reza Baluchi AEBtan bizi den iraupen-lasterkari iraniarra da. Ezaguna da hainbat muturreko ekintzatan parte hartzeagatik. Horietan azkena etxean egindako plastikozko burbuila baten barruan sartu eta Miamitik Bermuda irletara bidaia egiteko asmoa izan da. 1650 kilometro egin behar zituen, 190 herrialde zeharkatuta, munduan bakea aldarrikatzeko. Bidaia hasi eta lau egunetara laguntza botoia sakatu eta sorospen helikopteroa joan zitzaion bila. Baluchik botoia nahi gabe sakatu zuela dio, eta bere helburua ekintza solidarioa amaitzea dela.