Burbuiladun plastikoa salgai

Burbuiladun plastikoa salgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burbuiladun-plastikoa-salgai/@@download/image/68p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Burbuiladun plastikoa salgai
Burbuiladun plastikoa lehertzea oso ohitura osasungarria izan daiteke estres edo antsietate handia duten pertsonentzat; hori dio, behintzat, Japoniako enpresa batek egindako ikerketa batek. Horrexegatik, material honetako plantxak salgai jarri dituzte Japonian. "Pucchin Sukatto" izena du produktuak. Burbuilak leher ditzagun lagunok!