Bullying-aren inguruko antzezlana Urruñan

Bullying-aren inguruko antzezlana Urruñan Igande goizean eskainiko du emanaldia Izturitzeko antzerki taldeak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bullying-aren-inguruko-antzezlana-urrunan/@@download/image/IMG_3042.jpg
2021/10/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Igande goizean eskainiko du emanaldia Izturitzeko antzerki taldeak.
Bullying-aren inguruko antzezlana Urruñan

Urruñako antzerki eskolak antzezlana antolatu du iganderako, gaurkotasun handiko gai baten inguruan: bullying-a. Izturitzeko antzerki taldeak eskainiko du Pantzo Hirigaraik gazteek eskolan sufritzen duten jazarpenaren inguruan sortutako obra.

Antzezlanaren kontakizunean neska gazte batek bullying-a sufritu du eta bere ikaskide ohiei ordainaraziko die anaiaren laguntzarekin. Gai serioa izanagatik, umorea ere badela aurreratu dute. 

Emanaldia Urruñako Itsas Mendi zinemagelan izango da igandean, 11:00etan, eta sarrerak 4 euro balioko ditu.