Bulkada

Bulkada https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bulkada/@@download/image/2011277462Bulkada.jpg
2011/02/04
kritika
Testua:
Idazlea: Jon Benito
115.zenbakia
Bulkadez bai, baina ez dira bulkadaka idatzitako poemak Jon Benitorenak, izan ere, idazkera zaindu eta neurtua du zarauztarrak. Poema sakonak, bere sakontasunean ere kalkulatuak, eta emaitza honako liburu sano elegantea. Gaiaren arabera atalka banatu dira lanak. Denera zazpi ataletan kontatutako ibilbidea da: hankak lur batean izatetik aireratzerako urratsa, airea dastatu, gustatu eta perspektiba berritik lurraren beha egoteari utzi ez eta atzera lurreratzea. Kanporako bidaia ez ezik, barruranzko bidaia ere badugu liburu hau.